Magister equitum

Magister equitum "zalditeria buruzagia" edo "zalditeria mariskala" esan nahi duena, antzinako Erromatar Monarkiako kargu politiko bat zen, erregearen agindupean aritzen zena armadako zalditeria txikiaren buruzagi bezala.

Monarkia desagertzean, kargua Erromatar Errepublikara pasa zen, baina monarkiaren garaian existitu zen moduaren era ezberdin batean. Honela, ohiko magistraturen erromatar sistemak, beti erabiltzen zuen kolegialitate printzipioa, honen bidez, diktadore bat izendatzea ezinbesteko bihurtzen zuen larrialdiren bat gertatzen zenean, honek, bere ordezkari bezala, magister equitum bat izendatzen zuelarik. Teorian, azken hau, erromatar armadaren zalditeria zuzentzeaz arduratzen zen, diktadorea, infanteriaren buru zen bitartean.

Kargu honek, diktaduraren zori bera izan zuen, eta K.a. II. mendean erabiltzeari utzi zitzaion.

Behe Inperioan, Magister equitum kargua, gorte inperialaren ohore handi bat bezala berreskuratua izan zen, esperientzia eta ospe handiko militarrei ematen zitzaiena, armada inperialetako eliteko zalditeriaren unitateen agintari izateko.


Developed by StudentB